
"Urnieta" poligono industriala, zerbitzu moeta guztietako eta industrial eraikuntzen kokapenerako lurra saldu, erosi, hiritu, zuzendu eta eragiteaz gain Gopuzkoarrentzat, bertako biztanleentzat eta Urnietaren mesederako industrial eraikuntzak, zerbitzuak eta amankomun hornidurak bitartekatu, saldu, erosi, eraiki, destatu eta eragitea helburutzat duen elkartea da.
Urnietak, helburu handinahi hau lortu ahal izateko 352.800 m2 ditu, hauetatik 125.000 eraikigarri direlarik eta gainontzekoak errepideetarako, berdeguneetarako etab. direlarik.
Proiektu honi luzaturiko diru kopurua 3.000 miloi pezetatakoa da bere bazkideak Eusko Jaurlaritza % 23arekin, Foru Aldundia % 57arekin eta Urnietako Udala % 20arekin direlarik.
Inguru honetarako politika industrialari dagokionez, eskeintza moetak enpresa handi eta ertainen demandari erantzuten diola esan genezake, beraien instalakuntza eta anpliazio prebisioak bertan gauzatu ahal izan ditzaten.
Area industrialak ezagunak diren Industrialdeek dituzten moduko ingurua izango du tailer txikientzat ere. Elduera zerbitzu ezin hobeak, elektrizitate, ura, etabar izango ditu ekipamentuen artean, lurraren ezaugarrien arabera eskuzabalez diseinu industriala duelarik, zerbitzu, aparkaleku, etabarrekin. Azkenik, azpimarratzekoa, 1.500etik 2.000 lanpostu sortuko diren prebisioa dagoela. |