![]() |
![]() ![]() |
|
![]() Antzinako garai luze batean zehar egoera basatitik zibilizaziora zeraman bide latza nekez zeharkatu zuten arbasoek. Urnietan daukagun arrastorik zaharrena Marizulo haitzuloa da. 1961 urtean, Manuel Laborde jaunak haitzulo hau ikertzen du, izen bereko baserriaren azpian kokaturik dago eta Gorosabelek dagoeneko bere Hiztegi Historiko-Geografiko-Dekribatzailean aipatzen du. Pardakiko Arkaitzak izeneko mendiaren hegoaldean dago kokaturik. 200 metrotara dago itsasoaren mailaren gainetik eta zenbait sarrera ditu hegoalderantz, hauetariko batzuk arkaitzek, zuhaitzek eta sasiek trabatzen dituztelarik. ![]() Biztanlerik izan zezakeenaren susmoa egiaztaturik geratzen da ondorengo hondalanetan gorpuzkiak agertzen direnean, hondalan hauek 1962 eta 1963 urteetan zehar burutu zituztelarik Miel Laborde, Tomas Atauri eta Jesus Altuna jaunek. Urnietako mendietan zenbait monumentu megalitiko ere aurki ditzakegu: cromlech-ak, trikuharriak eta hilobi bat, guztiak Luis Peña Basurtok aurkituak eta katalogatuak. Barandiaranek zera adierazten du, "Monumentu megalitiko hauek artzainen bizitza ezagutu zuten auñamendietako eskualde guztietan sortuz joan ziren, Euskal Herri osoa barne hartzen zutelarik; sinesmenez, nozioz eta intentzioz beteriko mundu baten dokumentu materialak edo ageriko zeinuak dira." Cromlech, "plaza zirkularra" esan nahi duen hitz bretoia da. Euskal Herrian "baratz" izena jasotzen dute. Beraien artean distantzia aldakorrekin separatutako harri irregularren lerrokadurak dira, diametro desberdinetako zirkuluak eratzen dituztelarik, erraz bereiz daitezkelarik lau puntu kardinalak adierazten dituzten harriak. Ikertzaile guztiek adierazten dute monumentu hauek Brontze Aroan eraikiak izan zirela, bai eta ondorengo garaietan ere (Burdin Aroa). Euskal Herria herri bizilagun eta indoeuropearretako kulturekin harremana eta hauen eragina izan zutela aitortzen dute aipatu monumentuek. Ezezaguna bere eanahi zehatza. Bilerak burutzeko toki jakinak izan daitezke, edota ospakizunetako sutzar-ak pizteko tokiak. Baliteke izaera erlijiosoa edukitzea, bertan bere jainkoei edo hildakoei errezatuz. Abegi eskaseko tokitan kokaturik daude, mendi-lepoetan, edota mendigainetan, bideen edo bidegurutze ertzetan. ![]() Ezezaguna bere esanahi zehatza. Bilerak burutzeko toki jakinak izan daitezke, edota ospakizunetako sutzar-ak pizteko tokiak. Baliteke izaera erlijiosoaedukitzea, bertan bere jainkoiei edo hildakoiei errezatuz. Abegi eskaseko tokitan kokaturik daude, mendi-lepoetan, edota mendigainetan, bideen edo bidegurutze ertzetan. Nafarroako Antso Jakituna erregeak, 1150 eta 1160 urteen artean, Donostiari prerrogatiba eta exentzio batzu eman zizkion, zeinekin hiri honek nortasun juridikoa eta legezko existentzia eskuratu bait zuen. Donostiako Foru honen jurisdikzioa Oriotik Hondarribiara zabaltzen zen, beraz, egungoa baino sei aldiz handiagoa den udal mugartea. Jakin badakigu Hernani Donostiatik banantzen dela Gaztelako Juan I erregeak 1380ko urtarrilaren 20an onetsi eta berretsitako itunaren bidez. Eta Urnieta, noiz banantzen da? Gorosabelek adierazten du Juan Lopez de Tolosa 1397 urtean Getariako Batzarre nagusietan Urnietako ordezkari gisa agertzen dela. Era berean adierazten du Enrique IIIerregeak 1399ko urtarrilaren 24ean Santa María de Pelayos Monastegian luzatu zuen kontribuzioen salbuespenei buruzko Errege Zedula batean agertzen dela Urnieta izena. Ezezaguna da Urnieta Donostiatik noiz eta zein baldintzetan banandu zen, baina herria hiru zatitan banatua aurkitzen dugu: zati bat Donostiako jurisdikzioari loturik dago, beste bat hernanikoari eta hirugarrena Aiztondoko Alkatetzakoari. Urnieta egoera aldrebes honetan egon zen 1614 urtera bitartean. Data honetan, banandutako hiru zatiek, elkarrekin ados jarri ondoren, bakoitza bere jurisdikziotik separatzea erabakitzen dute "elkarrekin berezko hiri bat bere osotasunean eratzeko". Felipe IIIak bere adostasuna ematen du, 25 dukat ordainduz bizilagun bakoitzarengandik, honen ondorioz 65.105 errealetako kopurua ordaindu behar dituelarik (benetazko 295 bizilagun eta zalantzazko 22 dira). Erregeak, 1615eko uztailaren 12an, errege zedula luzatzen du Urnietari "exentzio eta hiritasun"aren jabetza eman ziezaion. Hurrengo abuztuan komisio-epaile zen Hernando de Ribera lizentziatuak, alkate, erretore, prokuradore eta udalerriko gainerako funtzionarien lehenengo izendapena luzatzen du (1616). Donostiak berari zegokion zatia itzul zekion eskatu zuen. Urnietak ez zuen amore eman eta auzi zaratatsu hura oraindik ez zegoen behin-behinerako erabakita 1659 urtean. Data honetatik aurrera Urnietak zenbait gertakizun desberdinetan parte hartu zuen, XIX gizaldira eldu arte. Lehen Gerra Karlistan kalte haundiak jasan zituen, ia desagertzeraino. Udaletxe, eleiz eta ia etxe guztiak erre ziren. 46 eraikuntz erre ziren hirigunean eta baita 128 baserri ere. Bost etxe besterik etzan libratu erretzetik. 1837ko irailak 8 zen. Bigarren Gerra Karlistan, 1874 urtean, tropa karlistek Hernani hiriaren aurka blokeo sendo bat burutu zuten. Santa Barbarako gaztelutik, Urnietako Egurrola baserriaren alboan kokaturiko bateria karlistaren aurka tiro egiten zen. 1875ean beste borroka bat burutu zen gure herriaren inguruetan.Foruen abolizioak herriaren erantzun sutsua sortarazten du eta herrialde desberdinetan Lore-Jokoak eta Euskal Jaiak ospatzen hasten dira. 1886an Urnietan ospatzen dira Euskal Jaiak eta hemen antzezten da lehen aldiz euskerazko zenbait antzerki lan labur. Hemendik aurrera garapen bidetik dihardu Urnietak bai kultur eta bai ekonomi arloan. Gaur egun, azken aurrerapen teknologikoak eskuratuz Gipuzkoako Lurralde Historikoan udalerri modernoenetako bat bihurtu da. |