  Urnietako udalerria Donostiako Eskualdean kokatzen da. Eskualde honek Donostia, Hernani, Urnieta, Usurbil, Orio, Lasarte-Oria eta Astigarraga Udalerriak hartzen dituelarik.
Iparraldean Lasartekin du muga, Hegoaldean Hernani eta Elduaienekin eta mendebalean Andoain eta Lasartekin.
Urnietako Udalerriak gaur egun 2.265,4 hektarea lur ditu, antzinean, Lasarte-Oriatik berezi zen arte (1986an), gutxigorabehera 27 km²tako hedadura baldin bazuen ere.
 |