Euskal Herriko saroeen (eusk. sarobe, saroi, sario, korta, cayolar, barrendegi, ol(h)a) jatorri eta funtzio zehatza ezezaguna da.

Saroeak ez dira Euskal Herrian bakarrik agertzen, Iberiar Penintsulako kantaurialde guztian aurkitzen baitira (Galiza, Asturies, Kantabria), beraien presentzia Extremadura eta Gaztelaraino ere zabaltzen dena dokumenta daitekeelarik.

Era berean, Atlantiko aldearen ifarraldean, litekeena da Breizh-en (Bretainian) saroeak edo antzeko egiturak egon izana.





Saroeen distribuzio edo banaketa, gehienetan, artzantza trashumantearen larretokienarekin bat dator. Euskal Herrian, sarritan, saroeak eraikuntza megalitikoen inguru hurbilean kokatzen dira, baina, aitzitik, saroeek ez dituzte inoiz bere perimetroaren barrruan harrapatzen.


••••Montes Francos del Urumea-ko mapa - 1773.



••••Urnietako saroeak goitik ikusita
1. Legarralde
2. Zuloeta
3. Asolamakio
4. Altzusta

••••Urnietako saroeak goitik ikusita
1. Gorostarbe
2. Olaberriaga
3. Mendabio

_______: Egunko tankera
------------: Iraganeko tankera
(Argazkiak: Paisajes Españoles)

Saroe bat izan litekeenaren definizio anitz eman izan dira orain arte, beraien neurri eta moldaketa sistemari dagokionean hipotesirik ere proposatu izan direlarik. Oro har, gaia landu duten autore gehienak saroeak artzantza ekonomiarekin lotzerakoan bat datoz.


Esan bezala, oro har, saroeak artzantzarekin lotuak leudekeela onartu arren, bere funtzioa zehazterakoan ezadostasun nabarmenak sortzen dira, erantzun beharreko galdera nagusienetariko bat horixe izanik. Hala ere, gutxi samar ikerturiko gai bat dela esan daiteke, esanahi kulturalik nola astronomikorik izan lezaketen arren, orain artean, Euskal Herriko ikertzaile komunitateak saroeen ikerketari serioski heldu ez diolarik.

••••Montes Francos del Urumea-ko mapa - 1773.


'Artamugarri'-ak (eusk. austarri, kortarri; gazt. 'mojon centrical') saroeen "argi, gida eta gobernu" dirateke. Harriz eginak, saroeen moldaketa edo konfigurazioa adierazteko balio dute, besteak beste. Artamugarri bakoitzaren gainekaldean, sarritan, gurutze edo asterisko tankeran, lau, zortzi edo hamasei marra egon ohi dira, zeinak puntu kardinal eta interkardinaletan dauden 'baztermugarri'-en kokapena erakusteko balio izaten duten (gazt. 'mojón periférico'), orain artean, banaketa horren arrazoi nola funtzio sinboliko eta/edo astronomikoa ezezaguna izanik.

Alorreko lanean urte batzuk jardun ondoren, nolabaiteko kronologia bat ezartzeari begira, gure ikerketetan zerbait aurreratu ahal izateko, artamugarri batean interbentzio arkeologiko bat burutzea beste erremediorik ez geneukala konturatu ginen. Orain artean buruturiko bi interbentzioen emaitzetariko bat, artamugarrien barruan topaturiko ikatz zati batzuk K. o. II. mendekoak (Gorostarbe) eta besteak (Mendabio) K. o. V. mendekoak zirela jakitea izan da (C14 metodoa).



••••Egungo saroeen mapa. - Mapa Etnogintza c.b.


"Saroeak Urnietan"
liburutik hartua.
Kulturnieta, 1996.