A) OINORDEKOEI OINORDEKOTZA ADJUDIKATZEA:
1. Zendutakoak testamentua egina baldin bazuen, oinordekoek ondoko tramiteok egin beharko dituzte:
- Heriotza gertatu den herriko Erregistro Zibilean heriotz-agiria lortu.
- Justizia Ministerioan Azken borondate-ekintzen agiria lortu.
- Testamentua egin zuen notariari baimendutako kopia egitea eskatu.
- Notariarengana jo oinordekotzaren banaketa eta adjudikazio-eskritura egin dezan.

2. Zendutakoak testamenturik egin ez bazuen, oinordekoek hildakoaren oinordeko bakar eta legezkoak direla jasotzen duen deklarazioa lortu beharko dute. Horretarako, bi bide daude ahaidetasun-mailaren arabera:
- Seme-alabek, gurasoek eta ezkontideak notariaren bidez lor dezakete deklarazio hori.
- Hildakoaren gainerako ahaideek zendutakoaren azken bizilekuari dagokion 1. Instantziako Epaitegiaren aurrean bakarrik lor dezakete agiri hori, berariaz ezarritako epaile-prozeduraren bidez.
- Deklarazio hori lortu ondoren, oinordekoek notariarengana jo beharko dute honek oinordekotzaren banaketa-eta adjudikazio-eskritura eman dezan.

B) OINORDETZA-ZERGA OINORDEKOEK ORDAINTZEA:
Euskal Autonomi Erkidegoan ezkontideen arteko eta gurasoengandik seme-alabenganako transmisioak oinordetza-zerga ordaintzeaz salbuetsita daude:
Gainerako kasuetarako bi bide daude:
1- Kasuan kasuko ofiziozko kitapena eskatuz osasun ordezkaritzan.
2- Oinordekoek egindako autolikidazioaren bidez. Horretarako, oinordekoek inprimaki ofizialak bete beharko dituzte, eskabideari oinordekotzaren adjuzikazioa jasotzen duen agiri notarial, judizial, pribatu edo administratiboaren kopia bakuna erantsiko diotelarik. Oinordekotza-zerga ordaintzeko epea heriotza gertatu eta handik 6 hilabetekoa da. Oinordekoek edota onuradunek tramite guztiak bukatu baino lehen bizitza-aseguroak edota kreditoak kobratu, gordailapenean dauden ondasunak, baloreak, diruak edota bestelako gauzak jaso nahi izango balituzte, kitapen partziala egitea eskatu ahal izango dute edo bestela beren intereseko ondasun edo eskubideari dagokion zerga zuzenean autolikidatu dezakete.


GIZARTE SEGURANTZARAKO ERAKUNDE NAZIONALAK HERIOTZAGATIK EMATEN DITUEN DIRU-PRESTAZIOAK
Hildakoaren familiartekoek dute diru-prestazio hauek jasotzeko eskubidea, beti ere hura hil aurretik altan zegoen langilea, behin-betiko elbarritasunagatiko pentsionista, jubilatua edo aldi baterako ezintasunagatiko subsidioa jasotzen zuena baldin bazen.

ZEIN DIRA DIRU-PRESTAZIO HORIEK:

- Heriotzagatiko laguntza: Ehorketa-gastuak konpentsatzea du helburu eta behin ematen den 5.000 pezetako diru-laguntza da.
-Alarguntza-pentsioa: Alargunak kobratu beharrekoa, bien artean ezkontza-lotura izan bada edo bestela epaile bidezko banatzea edo dibortzioa gertatu bada. Dibortzioaren Legea baino lehenagoko elkarbizitza-egoera ere kontuan hartuko da.
- Umezurtza-pentsioa: Honako hauek jaso ahal izango dute:
  • a) Hildakoaren seme-alabek, 18 urte baino gutxiago badute edo, adin hori baino gehiago izanik, ezinduak badira.
  • b) Hildakoaren seme-alabaordeek, seme-alabaordetza hori heriotz-eguna baino bi urte lehenago gauzatu baldin bada.
  • c) Bizirik gelditzen den ezkontideak ezkontzara ekarritako seme-alabek, ezkontza hori beste ezkontidea hil baino bi urte lehenago gauzatu den kasuan.

- Familiartekoek jaso dezaketen pentsioa: Pentsioa hau zendutakoaren bilobek, neba-arrebek, amak, aitak, aiton-amonek eta seme-alabek jaso dezakete, baldin eta hil aurretik alkarrekin bizi baziren, haren irabazietatik bizi ere, eta bizi ahal izateko diru-baliabiderik es badute.
- Familartekoek jaso dezaketen subsidioa: Zendutako langile edo pentsionistaren seme-alabek eta neba-arrebek jaso dezakete, baldin eta 18 urte baino gehiago izanik, ezkongabe, alargun, apartatu edo dibortziatuak badira, hildakoarekin batera bizi baziren eta bestelako pentsiorik jasotzeko eskubiderik ez izanik, diru-baliabiderik ez badute.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

  • Eredu ofizialean betetako eskabidea, Gizarte Segurantzarako Erakunde Nazionalari zuzendua.
  • Eskatzailearen beraren egoera eta bere familia-egoera adierazten duten dokumentuak, hala nola NAN, heriotz-agiria, familia-liburua eta hildakoaren kotizazioari buruzko dokumentuak, hil aurretik pentsionista ez baldin bazen.


NON AURKEZTU, TRAMITATU ETA INFORMAZIOA JASO:

Gizarte Segurantzarako Erakunde Nazionaleko agentzia eta administrazio-guneetan.
Tel: 943.47.36.92 (8:30etatik 14:30tara Astelehenetik Ostiralera)