Zorroagak zerbitzu hau dohainik eskaintzen dizu, une latz hauetan beharrezko laguntza psikologikoa izan dezazun. Laguntzasun, orientazio ala aholkutzat har dezakezu, bai eta atsekabea gainditzeko edo laguntza terapeutiko moduan. Prebentzio nahiz tratamentu gisa hartzen duzula ere, egoki deritzon etxeko edonor etor daiteke. Beste azalpenik nahi izanez gero, ondoren aipatzen dugun telefono zenbakira dei dezakezu, solasaldi informatiboetara joan, edo aldez aurretik elkarrizketa eskatu.