![]() |
Hirugarren Adinak ohorezko lekua du fundazio honetan. Zorroaga Egoitza, Patronatuak pertsona hauei ia mende luze bat ezkeroztik eskeintzen dien giza-lan baten fruitua da. Donostiako badiara begira dauden parke berdez inguraturik, Egoitza hau oso etxe atsegina bilakatzen da adineko emakume eta gizonentzat.Zorroaga Egoitzak instalazio moderno ugari dauzka, egoiliarrek bere aisia iharduera desberdinekin bete dezaten. Gainera, eskeintzen dituen zerbitzuen ugaritasuna, lanean 80 profesionale inguruko talde bat dagoelarik, jasotzen duten lehen mailako arreta eta arduraren adierazgarri garbiena da. |
1929, ean Donostiako Udalak, Patronatuak aurrera daraman giza-lanaren garrantzia ikusirik, Funerariaren gestioa utzi zion, subentzio ekonomiko gisara. Honela, Donostian hildakoei eginiko zerbitzu funerarioekin jasotako dirua, bere giza-lana mantentzeko eta garatzeko laguntza haundia da. Bulego moderno batzuekin eta hiri erdian kokatuka, enpresa honek behar bakoitzari erantzun azkar eta egoki bat emateko gai den talde profesional bat eta berebil flota zabal bat ditu. |